Gizartea -

Adinekoen egoitzak

Babestu: "Zerbait ez da ondo egin"

Elkarteko kideek elkarretaratzea egin dute Gasteizen, egoitzetan hildako pertsonak gogora ekartzeko, soilik Araban 200 baino gehiago.

Elkarretaratzea Gasteizen, egoitzetan hildako pertsonak gogora ekartzeko. Argazkia: EFE
Elkarretaratzea Gasteizen, egoitzetan hildako pertsonak gogora ekartzeko. Argazkia: EFE
Elkarretaratzea Gasteizen, egoitzetan hildako pertsonak gogora ekartzeko. Argazkia: EFE

EiTB Media | Agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zaintza ereduan aldaketa bat eta zentroetan langile kopurua handitzea eskatu du Babestu adinekoen egoitzetako eta eguneko zentroetako erabiltzaileen senideen elkarteak, koronabirus pandemiak egungo ereduak funtzionatzen ez duela, eta “zerbait ondo egin” ez dela agerian utzi duelako.

Kolektiboko kideek elkarretaratzea egin dute Gasteizen, egoitzetan hildako pertsonak gogora ekartzeko, soilik Araban 200 baino gehiago. Erabiltzaileenganako errespetua eta zaintza duina aldarrikatu dituzte.

Txaro Marquinez Babestuko bozeramaileak azaldu duenez, koronabirus pandemiak zaintza esparru publiko zein pribatuko “gabeziak agerian utzi” ditu. Gertatutakoa ezin da konpondu, baina eredu berri baterantz aurrerapausoak ematea beharrezkoa da, erantsi duenez.

"Zaintzaile batek zortzi adineko artatu behar izatea onartezina da"

Gogorarazi duenez, adinekoen egoitzetako ereduak aldatu behar zuela esan zuen Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak duela hilabeteak. Marquiñezek salatu duenez, “berdin” jarraitzen du.

Zentzu horretan, “erakundeen utzikeria” kritikatu du, eta autokritika eskatu die. “Ereduak balio ez duela eta eredu duinago batera aurrerapausoak eman behar direla argi dago”, laburbildu du.

Aldaketei dagokionez, aurrena ratioak murrizteko behargin kopurua handitzea litzatekeela uste du, zaintza hobeagoa bermatzeko. “Zaintzaile batek zortzi adineko artatu behar izatea onartezina da”, adierazi du.

Bestalde, adinekoen egoitzak Osakidetzaren menpe egotea aldarrikatu du, zerbitzua hobetzeko. Azkenik, informazio gehiago eta familiekin harreman estuagoa eskatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Zientzia Osasun albisteak Adinekoentzako egoitzak Manifestazioak Sendagaiak Txertoak Koronabirusa Anbulatorioak Adinekoak gaurko berriak