Gizartea -
Tren geltokitik gertu
78 urteko gizon bat hil da Agurainen, trenak harrapatuta
Gertaera eguerdi aldera jazo da eta hildakoaren gorpua Gasteizko Auzitegi-Medikuntza zerbitzura eraman dute.
Erredakzioa
Agurainen 78 urteko gizonezko bat hil da, trenak harrapatuta, Herrizaingo Sailak aditzera emandakoaren arabera.
Gertaera eguerdi aldera jazo da, oraindik argitu gabe dauden arrazoiengatik, trenak harrapatu egin du Renfek Agurainen duen geltokitik 500 metrora.
Hildakoaren gorpua Gasteizko Auzitegi-Medikuntza zerbitzura eraman dute.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea