Gizartea -

Migrazioa

Nabody, asteartean Kanarietara heldu zen 2 urteko neskatxa, hil egin da

Gurutzeko Gorriko boluntarioek Maliko haurtxoa suspertzea lortu zuten asteartean, Arguineguingo portuan.

Gurutze Gorriko bi boluntario eta Itsas Salbamenduko bi tripulatzaile Nabody artatzen. Argazkia: EFE
Gurutze Gorriko bi boluntario eta Itsas Salbamenduko bi tripulatzaile Nabody artatzen. Argazkia: EFE
Gurutze Gorriko bi boluntario eta Itsas Salbamenduko bi tripulatzaile Nabody artatzen. Argazkia: EFE

EiTB Media | Agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nabody hil egin da. Neskatxa migratzailea Las Palmaseko (Kanaria Handia) ospitalearen zainketa intentsiboetako unitatean zegoen egoera kritikoan iragan asteartetik. Uhartera heldu zenean, bihotz-biriken geldialdia gainditu zuen umetxoak, baina azkenean hil egin da, ospitaleko arduradunek baieztatu dutenez.

Gurutzeko Gorriko boluntarioek Maliko haurtxoa suspertzea lortu zuten asteartean, Arguineguingo portuan. Itsas Salbamenduko ontzi batek erreskatatu zuen. Guztira zortzi haur erreskatatu zituzten, horietako bi larri.

Astebetean ezin izan da ZIUtik atera, Nabody beti egoera kritikoan egon delako.

Osasun langileek ez dute neskatila salbatzeko itxaropena galdu, baina haien esfortzuak ez dira nahikoa izan.

Dagoeneko 19 pertsona migratzaile hil dira Kanarietako ibilbidean, 2021ean, baieztatu ahal izan diren heriotzak soilik kontuan hartuta, hau da, lehorrean hil direnak, ontzietan aurkitu dituzten gorpuak edo lekukoek itsasoan hil direnen berri eman dutenean.

Nabodyrekin batera larri eraman zuten beste mutiko batek, ostera, zorte hobeagoa izan du. Larunbatean ZIUtik atera eta ospitaleko logela batera eraman zuten, ospitaleak ohar batean azaldu duenez.

Egun berean larri ospitaleratu zuten gizon bat ere ZIUtik atera da. Beste gizonezko heldu batek, aldiz, ZIUn jarraitzen du.

Las Palmaseko (Kanaria Handia) ospitalean 19 pertsona migratzaile artatzen ari da. Uhartera bi ontzitan heldu ziren aste honetan. Guztira, 11 adingabe eta 8 heldu dira.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Afrika Europar Batasuna Migrazioa Europa Espainia Arrazismoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Umeak Kanariak Gobernuz Kanpoko Erakundeak