Gizartea -

Trafikoa

Sei zauritu, tartean lau polizia, Bilbon izandako istripu batean

Beste istripu batean, Galdakaon, 26 urteko gizonezko batek zauri larriak izan ditu autoa errepidetik atera eta N-634 errepideko babeserako hesi baten kontra jota.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sei pertsona zauritu dira, tartean Ertzaintzako agente bi eta Bilboko Udaltzaingoko beste bi, Bizkaiko hiriburuan izandako trafiko-istripu batean. Gertaeran aipatutako polizien auto banak eta beste hirugarren auto batek elkar jo dute.

Herrizaingo Saileko iturriena arabera, istripua larunbateko 14:30ean jazo da, Salbeko zubian.

Istripuaren ondorioz, sei pertsona zauritu dira, kolpatutako auto bakoitzeko bi, hain zuzen.

Auto partikularrean zihoazen bi zaurituak Basurtuko Ospitalera eraman dituzte, eta zauritutako lau agenteak, aldiz, mutua batera.

Zauritu larri bat, Galdakaon

Bestalde, Galdakaon izandako istripu batean, 26 urteko gazte bat larri zauritu da autoa errepidetik atera eta N-634 errepideko babeserako hesi baten kontra jo ondoren.

Istripua larunbateko 08:20ean izan da. Gaztea autoan harrapatuta geratu da eta suhiltzaileak deitu behar izan dituzte bertatik ateratzeko. Zauritua Gurutzetako Ospitalera eraman dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea