Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
Hiru gizonezko atxilotu dituzte EAEn genero-indarkeria leporatuta
Muskizen (Bizkaia) eta Gasteizen atxilotutako gizonei bikotekideei eraso egitea egotzi diete eta Portugaletekoari, berriz, urruntze agindu bat urratzea.
Erredakzioa
Ertzaintzak 20, 26 eta 47 urteko hiru gizonezko atxilotu ditu azken orduetan Euskadin, genero-indarkeria leporatuta. Muskizen (Bizkaia) eta Gasteizen atxilotutako gizonei bikotekideei eraso egitea egotzi diete eta Portugaletekoari, berriz, urruntze agindu bat urraketa delitua.
Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, larunbat honetan Ertzaintzako patruila bat Muskizeko etxe batean azaldu zen. Emakumeak salatu zuenez, liskar batean aurpegian kolpatu zuen senarrak. Ondorioz, 26 urteko senarra atxilotu zuten. Bi ordun geroago 47 urteko beste gizonezko bat atxilotu zuten Portugaleten bikotekide ohiarekiko zuen urrutze agindua urratzeagatik.
Azkenik, 20 urteko gazte bat atxilotu zuen Ertzaintzak Gasteizen. Deia bat jaso ostean, Ertzaintza lekura bertaratu zen eta emakumezko bat lurrean botata eta ia konorterik gabe aurkitu zuten. Medikuek emakumezkoa artatu zuten eta erasotzailea identifikatu eta gero, bikotekidea atxilotu zuten, genero-indarkeriarekin lotutako delitu bat egotzita.