Gizartea -

Koronabirusa

EAEn 273.126 txerto eman dituzte, eta horietako 74.217 bigarren dosiak izan dira

Orain arte, Eusko Jaurlaritzak 360.850 txerto jaso ditu: Pfizerrenak 239.850, Modernarenak 30.800 eta AstraZenecarenak 90.200.

Txertaketa Illunben. Argazkia: Efe
Txertaketa Illunben. Argazkia: Efe
Txertaketa Illunben. Argazkia: Efe

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Araba, Bizkai eta Gipuzkoan covid-19aren kontrako 273.126 txerto jarri dituzte, eta horietako 74.217 bigarren dosiak izan dira, hau da, kasu horietan txertaketa prozesua amaitu da eta immunizatuta dauden herritarrak dira.

Eman dituzten txerto guztiak kontuan izanda, gaur kaleratutako buletinaren arabera, Pfizer/Biontechenak ziren 205.529 dosi (70.826 bigarren dosiak), 14.381 Modernarenak (3.391 bigarren dosiak), eta AstraZenecarenak 53.216.

Hala, txostenak dio zentro sozio-sanitarioetako egoiliar eta profesionalen % 99,3k jaso dutela bigarren dosia, eta portzentajea % 86ra eta % 11,8ra jaisten da, hurrenez hurren, Osakidetzako profesionalen eta osasun zentro pribatu eta osasun garraiokoen kasuan (azken kolektibo horretan % 78,5ak jaso du lehenengo dosia).

Bestalde, Ertzaintzako agente guztiek jaso dute txertoaren lehenengo dosia, bestelako zerbitzu sozio-sanitarioetako profesionalen eta erabiltzaileen % 97,7k bezalaxe. Unibertsitatekoa ez den hezkuntzaren kasuan, % 65,8k jaso dute lehenengo dosia.

Orain arte, Eusko Jaurlaritzak 360.850 txerto jaso ditu: Pfizerrenak 239.850, Modernarenak 30.800 eta AstraZenecarenak 90.200. Bigarren dosirako gordetako txertoak 37.200 dira Pfizerren kasuan, eta 2.950, Modernarenean. AstraZenecaren 37.090 dosi ere badaude erabilgarri, asteazkenean berriro txertaketari ekiteko zain.

Aste honetako aurreikuspenen kasuan, Osakidetzak Pfizerren 12.726 dosi eta Modernaren 16.103 emateko asmoa du, guztira 28.829.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Adinekoentzako egoitzak Txertoak Koronabirusa