Gizartea -
Tráfico
Bi pertsona zauritu dira autobus batek harrapatuta, Getxo eta Leioa artean
Oinezkoetako bat ibilgailuaren azpian geratu da harrapatuta, eta suhiltzaileek atera behar izan dute. Gurutzetako ospitalera eraman dituzte zaurituak.
agencias | eitb media
Autobus batek bi oinezko harrapatu ditu Getxo eta Leioa arteko (Bizkaia) Santa Ana kalean, eta Gurutzetako ospitalera eraman dituzte zaurituta.
Istripua gaur arratsaldean gertatu da, Eusko Jaurlaritzaren Larrialdi Zerbitzuek sare sozialetan jakinarazi dutenez.
Suhiltzaileak bertaratu dira istripua gertatu den lekuan; izan ere, oinezkoetako bat autobusaren azpian geratu da harrapatuta.
Getxoko Udaltzaingoa ari da kudeaketak egiten, baina eitb.eus-i jakinarazi dionez, oraindik ez dute argi ezbeharra Getxoko edo Leioako mugen barruan gertatu den.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea