Gizartea -
Gertakizuna
40 urteko kamioilari bat sastatuta hil da Oiartzunen
Antza denez, biktimak borroka bat izan du 55 urteko gizon batekin, eta horrek sastada bat eman dio.
Erredakzioa
Berrogei urteko kamioilari gizonezko bat sastatuta hil da bart Oiartzungo (Gipuzkoa) Lanbarren industriagunean.
Gertakizuna garraio enpresa bateko aparkalekuan jazo da.
ETBk jakinarazi duenez, biktimak borroka izan du 55 urteko gizon batekin, eta horrek sastada bat eman dio.
Ertzaintzak han bertan atxilotu du ustezko hiltzailea, eta borrokan erabilitako labana atzeman du.
Abisua igandeko 21.40etan eman zen eta berehala Ertzaintza eta anbulantzia bat gerturatu ziren industriagunera. Sanitarioek gizonaren bizitza salbatzeko ahaleginak egin zituzten arren, azkenean hil zen.
Bi gizonen arteko borrokaren arrazoiak ez dira ezagutzen oraindik eta Ertzaintzak ikerketa zabaldu du.