Gizartea -
Genero indarkeria
Emazte ohia hil eta ondoren bere burua urkatu du, Coruñan
Gizonezkoak sastadaz hil du bikotekide ohia eta ondoren, bere etxeari sua eman dio eta bere burua urkatu du.
Erredakzioa
38 urteko emakume bat hil da Coruñako Carral herrian. Lanpostuan zegoela, bere bikote ohiak sastakaiz hil du.
Guardia Zibilak adierazi duenez, 39 urteko gizonak emakumearen kotxearekin ihes egin zuen. Kotxea Abegongo herri mugakidean aurkitu dute. Bertan sua eman dio bere etxebizitzari.
Gizona urkatu du bere burua etxebizitzaren barruan zegoela. Suhiltzaileek sutea itzali dutenean aurkitu dute gizona soka batetik eskegita.
Gertaera 9.15etan izan da emakumeak lan egiten zuen lekuan, Tabeaio parrokiak duen gestoria batean. Gizona bertan sartu da eta emakumea sastakaiz hil du.
Gerturatutako medikuak biktima suspertzen saiatu dira, baina ezin izan dute ezer egin.