Gizartea -

elikagaigintza

Food 4 Future ekimenak elikagaien sektoreko azken berrikuntzak erakutsiko ditu BECen

Ekainean egitekoa den ekitaldiak industria-kate osoko profesionalak bilduko ditu, zientzia eta teknologia industria horretan sortzen ari diren iraultza erakusteko.

Bilbao Exhibition Centre. Artxiboko irudia: Gonzalo Elorza
Bilbao Exhibition Centre. Artxiboko irudia: Gonzalo Elorza
Bilbao Exhibition Centre. Artxiboko irudia: Gonzalo Elorza

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Food 4 Future World Summit egingo da ekainaren 15a eta 17a bitartean Barakaldoko Bilbao Exhibition Centren (BEC). Enpresa-esperientzia berritzaileak, azken aurrerapen zientifikoak eta jan-edanen garapenerako joerak bilduko dira bertan, datozen urteetan sektorea eraldatuko dutenak.

Nebext enpresak eta AZTI teknologia-zentroak antolatutako ekitaldiak industria-kate osoko profesionalak bilduko ditu, zientzia eta teknologia elikagai eta edari industrian sortzen ari diren iraultza erakusteko.

Elikagai-industriak datorren hamarkadan izango dituen erronkak aztertuko dituzte hiru eguneko foro honetan, hala nola sektorearen digitalizatzea, eredu jasangarriagoen bilaketa edota osagai eta produktuen eraberritzea. Era berean, konponbide teknologiko berritzaileak hartuko dituzte hizpide, prozesuak optimizatzeko eta negozio-eredu eraginkorragoak lortzeko asmoz.

Alberto Planas Nebexteko zuzendari orokorrak adierazi duenez, Food 4 Future "Europa eta nazioarteko mailan erreferente bihurtzeko xedearekin jaio da", eta bertan aurkeztuko diren berrikuntzek "datozen urteetan elikagaien sektoreari lagunduko diote", erantsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaiko albisteak Barakaldo Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak BEC argazkiak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia albisteak Zientzia hedapena gaur