Gizartea -

larrialdi klimatikoa

Eusko Jaurlaritzak "Planetaren Ordua" ekimenarekin bat egingo du aurten ere

Ekoetxea Sareko instalazioek argiak itzaliko dituzte larunbat honetan ekimenean parte hartzeko, eta zenbait jarduera eskainiko dituzte.

Arriaga antzokia argiak itzalita 2019ko Planetaren Orduan. Artxiboko irudia: EFE
Arriaga antzokia argiak itzalita 2019ko Planetaren Orduan. Artxiboko irudia: EFE
Arriaga antzokia argiak itzalita 2019ko Planetaren Orduan. Artxiboko irudia: EFE

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak "Planetaren Ordua" izeneko nazioarteko ekimenarekin bat egin du aurten ere. Mugimenduak biztanleria larrialdi klimatikoaren ondorioekiko eta bioaniztasunaren galerarekiko sentikor bihurtzea du helburu.

Horretarako, Ekoetxea Sareko eraikinek argiak itzaliko dituzte datorren larunbatean, 20:30 eta 21:30 bitarte, eta zenbait jarduera egingo dituzte sarea osatzen duten ingurumen-etxeetan.

WWF (World Wide Fund for Nature) erakunde ekologistak bultzatutako mundu-mailako ekitaldia da, Sydneyn (Australia) hasi eta ingurumen-kontuetan erreferente bilakatu arte mundu osora zabaldu dena. Ekimena digitala izango da aurten, eta sentsibilizazioa bultzatzeko bideo labur baten bidez ezagutaraziko dute, Ekoetxeen argi-itzaltzea ikusgai.

Itzalaldian parte hartzeaz gain, Urdaibaiko, Meatzaldeko, Txingudiko eta Azpeitiko Ekoetxeek familientzako jarduerak eskainiko dituzte, energia-kontsumoarekin eta larrialdi klimatikoarekin lotutako jokabideen inguruko sentsibilizazioa areagotzeko.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailetik adierazi dutenez, gizarte zibiletik jaiotako "Planetaren Ordua" bezalako ekimenak lagungarriak izaten dira "ingurumen-erronken hedapenerako eta biztanleriak zuzenean eragiten dioten gaietan aktiboki parte hartzeko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza berriak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Ingurumena Larrialdi klimatikoa