Gizartea -

KORONABIRUSA

Mugikortasuna eta barruko jarduera mugatzea aztertzen ari da LABI politikoa

LABI teknikoak 400etik gorako intzidentzia-tasa metatua duten udalerriak eta lurraldeak ixtea proposatu du.

LABIren Aholku Batzordearen bilera (martxoak 5). Artxiboko argazkia: EFE
LABIren Aholku Batzordearen bilera (martxoak 5)
LABIren Aholku Batzordearen bilera (martxoak 5). Artxiboko argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakaria buru, Euskadiko Babes Zibileko Planaren (LABI) Aholku Batzordea bilduta dago une honetan, koronabirusaren zabalkundea eteteko neurri berriak hartzeko. LABI politikoak udalerriak edota lurraldeak perimetralki ixtea eta ostalaritzako lokalen barruko jarduera mugatzea erabaki dezake.

Bileraren ostean, Iñigo Urkullu lehendakariak eta Gotzone Sagardui sailburuak agerraldia egingo dute, eta zuzenean jarraitu ahal izango da eitb.eus-en. 18:00etatik aurrera izango da.

Oraingoz, ikusteko dago neurri berriak noiz sartuko diren indarrean.

Atzo LABI teknikoak itxiera perimetrala aplikatzea proposatu zuen, azken 14 egunetako intzidentzia metatua 100.000 biztanleko 400 baino handiagoa den 5.000 biztanletik gorako udalerrietan eta lurraldeetan.

Halaber, ostalaritzako establezimenduen barruko ordutegia murriztea proposatu zuen, 06:30etik 09:30era eta 13:00etatik 16:30era.

Halaber, LABI teknikoak proposatuko murrizketek ere eragina izango lukete kirolean. Barrualdean egiten diren kirol jardueren kasuan, ezingo lirateke 4 pertsona baino gehiago elkartu. Neurri horrek ez lieke eragingo talde profesionalen eta federatuen entrenamenduei eta lehiaketei. 

Apustu etxeei dagokienez, ezingo lukete barrualdean ostalaritza zerbitzurik eskaini.

Zure interesekoa izan daiteke: LABI teknikoak proposatukota murrizketak

Gaur-gaurkoz, hauek dira 400tik gorako intzidentzia duten 5.000 biztanletik gorako udalerriak:

ARABA

- Ez dago 400etik gorako intzidentzia metatua duen udalerririk.

BIZKAIA

- Elorrio (725,03)

- Ermua (724,14)

- Muskiz (454,61)

- Ondarroa (420,22)

GIPUZKOA

- Beasain (805,93)

- Lazkao (1207,39)

- Ordizia (844,09)

5.000 biztanletik beherako udalerrien kasuan, berriz, ez dute argitu zer gertatuko den. 

Egun, 35 dira 400 kasutik gorako intzidentzia-tasa metatua gainditzen duten herri txikiak: 14 Araban, 9 Bizkaian eta 12 Gipuzkoan. Araban: Arraia-Maeztu, Aiara, Berantevilla, Eltziego, Elvillar, Iruña Oka, Guardia, Leza, Moreda, Navaridas, Okondo, Urkabustaiz, Villabuena eta Zigoitia. Bizkaian: Aulesti, Fruiz, Galdames, Ibarrangelu, Izurtza, Mallabia, Nabarniz, Plentzia eta Zamudio. Gipuzkoan: Amezketa, Antzuola, Ataun, Baliarrain, Berrobi, Legorreta, Lizartza, Mutiloa, Olaberria, Orendain, Zaldibia eta Zegama.

Osasun Sailak ebazpen bat argitaratuko du asteartero udalerrien zerrenda eguneratzeko.

Zure interesekoa izan daiteke: 400etik gorako intzidentzia duten udalerriak

Murrizketa gehiago Aste Santuan

Espainiako Gobernuak eta autonomia erkidegoek Osasun Sistema Nazionaleko Lurraldearteko Kontseiluan adostutakoaren arabera, martxoaren 26tik apirilaren 9ra bitartean etxe barruetan bizikideak soilik elkartu ahalko dira. Ostalaritzari dagokionez, gehienez lau pertsonako taldeak osatuko dira, barruan zein kanpoaldean.

Gainera, Euskal Autonomia Erkidegoak perimetralki itxita jarraituko du.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Urkullu azken albisteak Gaurko albisteak Bizkaia Gaurko albisteak Gipuzkoa Araba Eusko Jaurlaritza EAE Gaixotasunak Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Osasun albisteak Koronabirusaren Eris aldaera gaur