Gizartea -

TRAFIKOA

Auto baten matxurak 4 kilometroko auto-ilarak sortu ditu A-8 errepidean, Barakaldon

Ibilgailuak su hartu du matxura baten ondorioz eta auto-ilarak Bentazarrako tuneleraino iritsi dira. Bestalde, suhiltzaileek hiru emakume erreskatatu dituzte Ondarroan.

Auto-ilarak A-8an, Barakaldon, ibilgailu batek su hartu duelako. Argazkia: Twitter.
Auto-ilarak Barakaldon, Kantabriarako noranzkoan, ibilgailu batek su hartu duelako
Ibilgailu batek su hartu du matxura baten ondorioz A-8an, Barakaldon

N.B. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Matxuratutako ibilgailu batek lau kilometroko auto-ilarak sortu ditu A-8an, Barakaldo parean, Kantabriarako noranzkoan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Ibilgailuak su hartu du 9:30ean matxura bat izan ostean, eta autobidea itxi behar izan dute Kantabriarako noranzkoan.

 Auto-ilarak ia Bentazarrako tuneleraino iritsi dira. Suhiltzaileek sua itzali, autoa erretiratu eta errepidea garbitu dute. Zirkulazioa 11:00ak aldera berrezarri dute.

Suhiltzaileek hiru emakume erreskatatu dituzte Ondarroan

Bestalde, suhiltzaileek hiru emakume erreskatatu dituzte ostiral goizean, bi autoetan harrapatuta geratu ostean, aurrez aurre talka egin baitute, Ondarroan (Bizkaia).

Biktimetako bat larri zaurituta zegoen eta helikopteroz eraman dute Barakaldoko Gurutzetako Ospitalera. Gertaera 07:50ean izan da, Bi-633 errepidean, Ondarroan, bi autok aurrez aurre talka egin dutenean.

Hiru emakume ibilgailuetan harrapatuta geratu dira eta suhiltzaileek erreskatatu behar izan dituzte. Horietako bat, 41 urtekoa, larri eraman dute Ertzaintzaren helikoptero batean Gurutzetako ospitalera. Beste biak, 23 eta 36 urtekoak, Galdakaoko Ospitalera eraman dituzte.

Bestalde, istripua gertatu den errepidea erabat itxi dute bi noranzkoetan, eta 10:27an berriro ireki dute, autoak kendu eta errepidea garbitu ostean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Ertzaintza Barakaldo Gizartea Trafiko webkamerak Eguneko albisteak Albisteak Suhiltzaileak