Publizitatea
Itxi

2021/03/26

12:33

Gizartea

ORDU ALDAKETA

Europako Parlamentuak ordu aldaketarekin amaitzeko eskatu dio Kontseiluari

O. P. | EITB MEDIA

Herritarrek eta parlamentuak egindako eskaerari erantzuteko erabakia “lehenbailehen” har dezala eskatu diete estatu kideei; izan ere, ordu aldaketak herritarren % 20aren osasunari eragiten dio.

  • Europako Parlamentuaren osoko bilkura, atzo.

    Europako Parlamentuaren osoko bilkura, atzo. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Udako ohiko ordu aldaketaren atarian –igandean ordulariak aurreratuko dira, 02:00etatik 03:00etara–, Europako Parlamentuko Garraio Batzordeak Batasuneko estatu kideei eskatu diete “lehenbailehen” eser daitezela ordu aldaketa behin betiko amaitzea onartzeko.

2018an Parlamentuak batzorde horri eskatu zion udako ordutegiaren xedapenei buruzko zuzentarau ebaluatzeko. 4,6 milioi europarren erantzunak bildu zituen ebaluazio horrek, eta agerian utzi zuen gehientsuenak, erantzun zutenen % 84, ados zeudela ordu aldaketa bertan behera uztearekin.

Europako Parlamentuak, hori ikusita, Garraio Batzordearen proposamena onartu zuen, eta 2021etik aurrera udaberriko eta udazkeneko ordu aldaketak bertan behera uztea adostu; haatik, Europako Kontseiluak ez du horren gaineko erabakirik hartu. Arauak lege bihurtzeko beharrezkoa da Parlamentuak nahiz Kontseiluak onartzea; orain, beraz, Kontseiluari dagokio hurrengo pausoa ematea.

Johan Danielsson eurodiputatu sozialdemokrata suediarrak ohar batean adierazi duenez, "garrantzitsua da herritarrek ordua aldatzeari uzteko egindako eskaerei erantzutea", bloke komunitarioak euren kezkak kontuan hartzen dituela erakusteko.

Karima Delli (Berdeak) Garraio Batzordeko presidentearen hitzetan, 27ak "elkarrekin koordinatu behar dira euren eskualderako ordurik onena aukeratzeko", eta gaineratu du ikerketa askoren arabera ordu aldaketak "giza osasunean eragin negatiboa" duela.

Ildo beretik hitz egin du Danielssonek ere; izan ere, horren arabera, herritarren % 20k arazo fisiko nahiz mentalak jasaten dituzte ordu aldaketarekin lotuta, eta gehienak gizarteko talde ahulenetakoak izan ohi dira: haurrak, adinekoak edo gaixo kronikoak.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;