Gizartea -

SUTEA

Pertsona bat hil da Iruñean, etxebizitza batean piztutako sutean

Nafarroako Suhiltzaileek jakitera eman dutenez, gauerdian piztu da sutea, Mendillorri auzoko etxebizitza batean. Pertsona bat hil da, eta beste bi zaurituta eraman dituzte Nafarroako Ospitalera.

Sutearen irudia, Iruñeko Udaltzaingoaren bideo batetik hartuta.
Sutearen irudia, Iruñeko Udaltzaingoaren bideo batetik hartuta.
Pertsona bat hil da eta bi zauritu, Iruñean izan den sutean

0:19

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pertsona bat hil da, bart, Iruñeko Mendillorri auzoko etxebizitza batean izandako sutean.

Sare sozialetan zabaldutako mezu batean, Nafarroako Suhiltzaileek eman dute sutearen berri. Antza, eraikinean zeuden beste bi pertsona erietxera eraman dituzte, zaurituta.

Etxebizitzak kalte nabarmenak izan ditu eta eraikinaren kanpoaldea ere kaltetua suertatu da.

Cordovillako parkeko suhiltzaileek hartu dute parte itzaltze lanetan, baita Iruñeko Udaltzaingoak ere.

Polizia Nazionalaren esku geratu da sutea nola gertatu den ikertzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñeko albisteak Nafarroako albisteak Suteak gaur Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Suhiltzaileak azken ordukoa Etxebizitzen merkatua