Gizartea -

ISTRIPUA

Konorterik gabe erreskatatu dute ume bat Laida hondartzan, korronteak eraman ondoren

Bihotz-birikak geldirik zituen uretatik atera dutenean. Erreanimatzea lortu dute eta Gurutzetako Ospitalera eraman dute.

Laida hondartza, Ibarrangelun. Argazkia: Josuetxe
Laida hondartza, Ibarrangelun.
Laida hondartza, Ibarrangelun. Argazkia: Josuetxe

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bost urteko neskato bat erreskatatu dute gaur arratsaldean Laida hondartzan, korronteak arrastaka eraman ondoren.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, konorterik gabe atera dute uretatik, eta, suspertzea lortu eta gero, Gurutzetako Ospitalera eraman dute.

Antza denez, Laida hondartzan, uretan zebiltzan bi neskato korronteak eraman dituenean. Horietako bat senitartekoek erreskatatu dute, egoera onean, baina bestea konorterik gabe erreskatatu dute, bihotz-biriketako geldialdian.

Bertan zeuden mediku eta erizain batek suspertzea lortu dute, eta, ondoren, Gurutzetako Ospitalera eraman dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bakio Bermeo Bizkaia Gernika-Lumo Hondartzak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Gurutzetako ospitalea Umeak