Gizartea -

Koronabirusa

Aldaera britainiarra, "kutsakorragoa eta birulentoagoa", nagusi da Euskadin

Jonan Fernandez LABIren Batzorde Teknikoko koordinatzailea kezkatuta agertu da ospitaleetan izan dezakeen eragina "esperotakoa baino handiagoa" izan daitekeelako.

Jonan Fernandez. EITB Mediaren bideo bateko irudia
Jonan Fernandez.
Jonan Fernandez. EITB Mediaren bideo bateko irudia

EITB Media | Agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jonan Fernandez LABIren Batzorde Teknikoko koordinatzaileak esan duenez, koronabirusaren aldaera britainiarrak, "kutsakorragoa eta birulentoagoa" denak, "ia erabat" ordezkatu du lehengo aldaera Euskal Autonomia Erkidegoan.

RNE irratian esan duenez, Fernandezek onartu du, "laugarren, hirugarren edo bigarren olatuan gauden eztabaidatu gabe", "tendentziaren igoeran murgilduta" gaudela.

Azpimarratu du adituak gehien kezkatzen dituena aldaera britainiarraren intzidentzia tasa dela. "Zenbait ikerketaren arabera, kutsakorragoa eta birulentoagoa da, eta horrek eragina du ospitaleetan. Hori da kezka nagusia, hau da, oraingo gorako tendentzian aldaera britainiarrak esperotakoa baino igoera handiagoa eragitea", ohartarazi du.

Gogorarazi duenez, kutsatzeen igoera "orokorra" da, eta "ez tokikoa", Estatuan eta Europako beste herrialdeetan gertatzen baita. Horren eragilea aldaera britainiarraren inertzia dela esan du.

Bestalde, San Jose zubian "beste asteburuetan baino gehiago" bete ziren osasun neurriak, jarritako zigorrei erreparatuta.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa LABI