Gizartea -
Drogak
Eusko Jaurlaritzak ez du kalamua legeztatuko
Osasun sailburuordeak kalamuaren kontsumoaren kontrako legea leunduko nahi duela iragarri du.
Erredakzioa
Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak jakinarazi duenez, Eusko Jaurlaritzak ez du kalamua legeztatuko EAEn; izan ere, Eusko Jaurlaritzak ez du horretarako eskumenik, eta Espainiako Zigor Kodeak kalamuaren trafikoa eta kontsumoa debekatu egiten duela gogoratu du Mendiak.
Atzo Jesus Maria Fernandez Osasun sailburuordeak iragarri zuen kalamuaren salerosketa eta "kontsumo arduratsua" arautu nahi dutela. Gaur, aldiz, Mendiak argi utzi du ez dutela legeztatzeko eskumenik.
Haren arabera, Jaurlaritzako Osasun Sailaren xedea legedia aztertzea baino ez da, baita araudia hobetzea ere, droga haren kontsumitzaileak jaisteko asmoz.
2012ko hasieran Osasun Sailak aurkeztuko duen Mendekotasunen Legeak aurrera eginez gero, marihuana landatzea, salerostea eta kontsumitzeari buruzko araudi berria egongo da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Testuak ez ditu baliogabetuko zigorrak, baina "pertsonen autonomiari espazio jakin bat" utziko dio.