Gizartea -

BIZKAIA

Gizon bat hil da Zeberion, bi autok aurrez aurre talka eginda

Ezbeharra BI-3254 errepidean gertatu da, Artearako noranzkoan. Halaber, beste pertsona bat Gurutzetako ospitalera eraman dute, zauriekin.

Istripuan aurrez jo dute bi ibilgailuek. Argazkia: EITB MEDIA
Istripua izan duten autoen argazkia
Istripuan aurrez jo dute bi ibilgailuek. Argazkia: EITB MEDIA

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon bat hil da gaur goizean Zeberion, BI-3524 errepidean izandako auto istripuan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i baieztatu dionez. Halaber, istripu berean beste pertsona bat zauritu da eta Gurutzetako Ospitalera eraman dute.

Ezbeharra 11:30 aldera gertatu da, Artearako noranzkoan.

Oraindik argitu gabe dauden arrazoiak tarteko, bi autok aurrez aurre talka egin dute.

Istripuaren ondorioz, errepidea itxi dute puntu horretan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak gaur Trafikoa Bizkaia EAE albisteak Gizartea bideoak Trafikoko web-kamerak Bilbon Albisteak Gaur Eguneko albisteak Trafiko istripuen biktimak