Gizartea -

KORONABIRUSA

PCR negatiboa beharko da Iparraldetik Hegoaldera igarotzeko, gaurtik aurrera

Salbuetsita daude mugaz gaindiko langileak, garraiolariak eta mugatik gehienez ere 30 kilometrora bizi direnak. Hegoaldetik Iparraldera pasatzeko, PCR negatiboa behar da urtarriletik.

Frantziako Poliziaren kontrola Hendaian. Artxiboko argazkia: EFE
Frantziako Poliziaren kontrola Hendaian
Iparraldetik Hegoaldera igarotzeko, PCR negatiboa eskatzeko kontrolak egiten ari dira

1:19

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaurtik aurrera PCR negatiboa aurkeztu beharko da Ipar Euskal Herritik Hego Euskal Herrira igarotzeko. PCR proba horrek gehienez ere 72 ordu lehenago egindakoa izan beharko du, itsasontziz edo hegazkinez iristen direnei eskatzen zaien gisan.

Hala ere, salbuetsita egongo dira mugaz gaindiko langileak, garraiolariak eta mugatik gehienez ere 30 kilometrora bizi direnak. Sei urtetik beherakoek ere ez dute PCR probarik beharko muga pasatzeko.

Espainiako Osasun Ministerioaren agindua larunbatean argitaratu zen Espainiako Aldizkari Ofizialean, eta hiru egunera sartuko da indarrean. Arau berria covid-19ak eragindako osasun krisia amaitu bitartean aplikatuko da.

Hego Euskal Herritik Ipar Euskal Herrira pasatzeko, ostera, PCR negatiboa ezinbestekoa da urtarriletik.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da gaur Bizkaian? Gipuzkoa Nafarroako albisteak Araba Iparraldea EAE albisteak Gaixotasunak bideoak Gizartea Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Osasun albisteak gaur Koronabirusa olatu berria Bigarren alarma-egoeraren amaiera