Gizartea -
Ezbeharra
Sei lagun hil dira zaharren etxe batean izan den sutean, Marseillan
15 zauritu daude. Horietako hiru egoera larrian aurkitzen dira kea arnasteagatik. Sutea oraindik ezagutzen ez diren arrazoiengatik sortu da.
Erredakzioa
Sei pertsona hil dira eta 15 zauritu dira asteazken honetako egunsentian Marseillako (Frantzia) zaharren egoitza batean izandako sutean. Hildakoak emakumeak dira.
Hiru zauritu egoera larrian aurkitzen dira kea arnasteagatik. Gainontzekoak egoera hobeagoan daude.
Sutea 2.30etan (bertako ordua) izan da "Les Anemones" zaharren egoitzako gela batean eta oraindik ezagutzen ez diren arrazoiengatik sortu da.
80 suhiltzailek sutea itzali dute eta zaharren egoitzan bizi diren 180 pertsona salbatu dituzte.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea