Gizartea -

Bigarren kasua

Alarguntza-pentsioa jasotzen du, emaztea eta semea hil arren

1998az geroztik espetxean dagoen gizonak 800 bat euroko alarguntza-pentsioa jasotzen du. Orain egun gutxi horrelako beste kasu bat atzeman dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

1998an emaztea eta semea hiltzeagatik espetxean dagoen gizon baten alarguntza-pentsioa jasotzen du. Espetxe iturriek jakinarazi dutenez, azken egunetan atzemandako bigarren kasua da hau.

Prensa Iberica talde editorialeko hainbat egunkarik berria kaleratu eta gero, espetxe iturriek gizonezkoak diru-laguntza hori jasotzen dutela baieztatu dute.

Egunkariek jakinarazi dutenez, Nemesio Antonio Pisonero duela 13 urtetatik ari da alarguntza-pentsioa jasotzen. Azken urte honetan hilabetean 800 bat euroko pentsioa jaso du.

1998ko martxoaren 25ean emaztea eta semea hiltzeagatik 26 urteko kartzela zigorra ezarri zioten Nemesio Antonio Pisonerori.

Egun gutxiko epean horrelako kasu bat atzeman duten bigarren aldia da. 2005ean emaztea hiltzeagatik espetxean dagoen beste gizon batek ere, alarguntza-pentsioa jaso baitu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea