Gizartea -

Pobrezia

Etxerik gabeko emakume bat hil da Bilbon

Joan den ostiralean hil zen, Beste Bi elkarteak gaur jakinarazi duenez. Duela bi aste etxerik gabeko gizon gazte bat zendu zen Bilbon.

Etxerik gabekoen aldeko plataformaren elkarretaratzea Bilbon. Argazkia: Beste Bi
Etxerik gabekoen aldeko plataformaren elkarretaratzea Bilbon
Etxerik gabekoen aldeko plataformaren elkarretaratzea Bilbon. Argazkia: Beste Bi

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Etxerik gabeko emakume bat hil zen joan den martxoaren 26an Bilbon, Beste Bi elkarteak gaur jakinarazi duenez. Oraingoz, ez dute gertakariari buruzko xehetasun gehiagorik eman.

Denok bizilekua izatearen eta etxegabekoen aldeko Beste Bi plataformak mobilizazioa deitu du asteazken honetan Bilboko Areatzan, 11:00etan, heriotza salatzeko.

Duela pare bat aste beste etxegabe hil zen Bilbon. 23 urteko gizonezkoa zen, Piotr zuen izena eta jatorriz poloniarra zen, baina urte eta erdi zeramatzan Bilbon. Aterpetxe batean egiten zuen lo eta eguna kalean igarotzen zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Bizkaia EAE Gizartea bideoak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea