Gizartea -
Mendeurrena
100 urte bete dira Hego Poloa lehen aldiz konkistatu zutenetik
Roald Amundsen esploratzaile norvegiarrak 1910eko urtarrilean hasi zuen bidaia. Jens Stoltenberg Norvegiako lehen ministroak ibilbide berbera egin du mendeurrena ospatzeko.
Erredakzioa
Roald Amudsen esploratzaile norvegiarrak 1911ko abenduaren 14an lehenengo aldiz ailegatu zen Antartikara.
Mendeurrena ospatzeko, Jens Stoltenberg Norvegiako lehen ministroak ibilbide berbera egin du gaur beste esploratzaile batzuekin.
Esploratzaile norvegiarrak 1910eko urtarrilean hasi zuen Hego Polorako bidaia. Hamaika hilabete geroago bertara ailegatu zen, adituen esanetan, bidaiaren plangintza on bati esker.
Amundsenek Groenlandiako 52 txakur eta lau lera erabili zituen.
Esploratzaileak bere ibilbidea eratzea erabaki zuen eta Hego Polora ailegatu ez zuten beste esploratzaileek lehenago erabili zituzten ibilbideak alde batera utzi zituen.
Hartutako ibilbidean Mendi Transantartikoak igo zituen Antartikako goi-lautadara ailegatu arte.
Amundsen, ozeano Antlantiko eta Pazifikoaren arteko itsasartea pasatzen lehenengoa izan zen.