Gizartea -

KORONABIRUSA

Txertaketa estrategiaz arituko dira gaur Osasun Ministerioaren eta erkidegoen bileran

Janssen etxearen txertoa adineko pertsonei ematea eta AstraZenecaren erabilera zabaltzea erabaki du Osasun Publikoaren Batzordeak.

Osasun langile bat emakume bati koronabirusaren aurkako txertoa jartzen. Artxiboko argazkia: EFE
Osasun langile bat emakume bati koronabirusaren aurkako txertoa jartzen, Nafarroan
Osasun langile bat emakume bati koronabirusaren aurkako txertoa jartzen. Artxiboko argazkia: EFE

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Osasun Ministerioak eta autonomia erkidegoek bilera dute gaur, askorentzat Aste Santuko oporrak hasten diren egunean. Besteak beste, txertaketa estrategia eta koronabirusaren bilakaera izango dituzte mahai gainean.

Osasun Sistema Nazionaleko Lurraldearteko Kontseiluaren gaurko bileran txertaketa estrategia izango da hizpide nagusietako bat. Atzo Espainiako Osasun Publikoko Batzordeak erabaki zuen Janssenen txertoa adineko pertsonei ere jartzea. Kolektibo horren txertaketa azkartu nahi dute eta horretarako hiru txerto erabiliko dira: Pfizer, Moderna eta Janssen etxeen txertoak.

Osasun Publikoko Batzordeak beste erabaki bat ere hartu zuen, hain zuzen ere, AstraZenecaren txertoa funtsezko jarduerak egiten dituzten 65 urtetik gorako langileei ere jartzea, irakasleak, poliziak edo langile soziosanitarioak kasu.

Osasun Ministerioak Aste Santuko egun guztietan txertoa jartzeko eskatu die autonomia erkidegoei, txertaketan ahalik eta azkarren aurrera egiteko.

Bestalde, "Normaltasun berriari" buruzko legeaz ere arituko dira. Gaurtik pandemia amaitu arte indarrean egongo diren neurrien artean dago maskararen derrigorrezko erabilera, sei urtetik gorako pertsonentzat eta eremu publikoan, aire zabaleko tokietan eta publikoarentzat irekitako lekuetan, baita 1,5 metroko segurtasun distantzia errespetatzeko aukera egonda ere.

Maria Jesus Montero Espainiako Gobernuko bozeramaileak atzo esan zuenez, Lurraldearteko Kontseiluan legea errepasatuko dute, eta punturen bat zehaztu behar den argitu.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Andaluzia Katalunia Gaurko albisteak Nafarroan EAE albisteak Espainia Gaixotasunak bideoak Burgos Gizartea Albisteak Gaur Albisteak Madril Osasun albisteak Aste Santua Galizia azken ordukoa Kantabria azken ordukoa Txertoak egutegia Kanariak Balearrak azken ordukoa Asturias azken ordukoa COVID fokuak Valentzia albisteak Errioxa