Gizartea -

Gipuzkoa

Mutrikun eta Berastegin piztutako bi sute itzaltzeko lanetan ari dira suhiltzaileak

Kasu batean ere ez dago etxebizitzarik gertu. Kostako udalerrian, itzalita zegoen sute bat berpiztu da.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Suhiltzaileak Mutrikun eta Berastegin (Gipuzkoa) piztu diren bi sute itzaltzeko lanean ari dira goizaldetik.

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Mutrikukoaren kasuan, bart berpiztu den sute bat da, zuhaitzak moztuta dauden eremu batean, eta goizaldeko bostetatik ari dira itzaltzeko lanetan.

Aipatu iturriek zehaztu dute ez dagoela sua etxebizitzetara iristeko arriskurik..

6:30 aldera, berriz, beste sute bat piztu da Berastegiko Ipuliño auzoan, eta suhiltzaileek lanean jarraitzen dute bertan. Dena den, aurreko kasuan bezalaxe, ez omen dago etxebizitzarik gertu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Suteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Mutriku Suhiltzaileak