2021/04/02
19:19
Gizartea
Baheketa
Osakidetzak PCR proba egin die Bilboko eliza batera joan ziren pertsonei
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Baheketa Basurtuko Ospitalean egin dute ostiral honetan. Emaitzak SMS bidez iragarriko dituzte.
-
Baheketa Basurtuko Ospitalean egingo dute. Argazkia: EITB Media
Osakidetzak PCR proba egin die Boluetako (Bilbo) Santa Ana elizan martxoaren 28an izan ziren pertsonei, covid-19 kasuak atzemateko.
Osasun Sailak azaldu duenez, baheketa Basurtuko Ospitalean egin dute ostiral honetan, 15:00etatik 17:00etara, Arrupe Pabiloian.
Emaitzak SMS bidez iragarriko dituzte. Osakidetzak gogorarazi duenez, koronabirus sintomak (sukarra, estula, arnasteko zailtasunak...) edukiz gero, osasun zentrora deitu beharra dagoela.