Gizartea -

KORONABIRUSA

Nafarroak 195 kasu berri eta % 7,6ko positibo tasa erregistratu ditu

Eguneko kasuek igotzen jarraitzen dute foru erkidegoan. Orain dela aste bat baino ia 50 kasu positibo gehiago izan dira. Foru Erkidegoko ospitaleetan 144 paziente daude covid-19ak jota.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren frontoian ipinitako txertaketa zentroa. Argazkia: EFE
Nafarroako Unibertsitate Publikoaren frontoian ipinitako txertaketa zentroa.
Nafarroako Unibertsitate Publikoaren frontoian ipinitako txertaketa zentroa. Argazkia: EFE

M. D. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Foru Erkidegoan 195 covid-19 kasu positibo berri izan dira azken 24 orduetan. Aurreko egunean izandako datuarekin (154) eta aurreko larunbatean jakinarazitako datuarekin (155) alderatuta, ia 50 kasuren igoera izan da.

Nafarroako Gobernuaren behin behineko datuen arabera, ostiralean zehar 2565 proba diagnostiko egin dira, PCR zein antigenoak, eta azken orduetako positibo tasa % 7,6koa izan da.

Arguedasen 20 positibo berri baieztatu zituzten, Tuteran 16 eta Burlatan 11.

Arguedasen, ostiralean, egindako baheketan 12 positibo antzeman dituzte. 691 pertsonak egin dute proba (% 1,73ko positibotasuna).

Foru Erkidegoko ospitaleetan 144 paziente daude covid-19ak jota, atzo baino 13 gehiago.

Atzo beste 13 lagun ospitaleratu behar izan zituzten, horietako lau ZIUn.

Koronabirusak 1.126 pertsona hil ditu dagoeneko Nafarroan. Azken hildakoa martxoaren 29an izan zen.

Eskualdeka, Iruñean eta Iruñerrian positibo berrien % 50 baieztatu dituzte, % 28 Tuteran eta % 9 Lizarran. Gainerako positiboak (% 13) Nafarroako beste eskualde batzuetan zenbatu dituzte.

Esan bezala, 144 pertsona daude ospitaleetan (atzo baino 13 gehiago), horietatik 20 ZIUn (bat gehiago), eta beste 13 etxean ospitaleraturik daude (bost gehiago). Gainerakoak, 111 paziente (sei gehiago), ospitaleetako logeletan daude.

Pilatutako intzidentzia, eguneroko datu ofizialen arabera, 54.727 kasu dira jadanik.

Bestalde, atzo 2.441 txerto jarri zituzten Nafarroan. Guztira, 126.512 dosi injektatu dituzte. Guztira, 155.005 dosi jaso ditu Foru Erkidegoak. AstraZenecaren 14.300 dosi jaso berri ditu. Orain arte 41.170 pertsonak jaso dituzte bi dosiak.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Tutera Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Lodosa Albisteak Nafarroako Gobernua Zientzia Osasun albisteak Medikuak Lizarra Altsasu Erizaintza Sendagaiak Txertoak Antsoain Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirusa Anbulatorioak Osasunbidea