Publizitatea
Itxi

2021/04/03

10:51

Gizartea

Nafarroa

Kamioi gidari bat hil da Tafallan, trenbidera erorita

I. G. | EITB MEDIA

Istripua 07:15 aldera jazo da, eta ibilgailuaren gidaria hil egin da. Kamioiak kalte material ugari izan ditu.

  • Istripua gertatu den lekua Tafallan

    Istripua gertatu den lekua Tafallan. Irudia: Foruzaingoa

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Kamioi artikulatu bateko gidaria hil da larunbat honetan AP-15eko (Nafarroako autobidea) 50. kilometroan, errepidetik irten eta trenbidera erorita, Tafalla udalerrian, Foruzaingoak jakitera eman duenez.

Istripua 07:15 aldera jazo da, eta gidaria hil egin da. AP-15eko ezkerreko erreia, 50. km-tik 51. km-ra, itxita geratu da.

Halaber, Tafalla eta Olite arteko trenbidearen zirkulazioa eten dute, "katenarian tentsiorik gabe Olite eta El Carrascal artean", Adifek Twitterren bidez jakinarazi duenez.

Bertan lanean ari dira Tafallako Herritarren Segurtasunerako eta Bide Segurtasunerako Foruzaingoaren patruilak. Atestatuen taldea istripua ikertzen ari da. Suhiltzaileak eta medikuak ere bertaratu dira.

LAB sindikatuak sare sozialetan salatu duenez, "lan heriotzentzat ez dago jai egunik. Bada garaia erakundeek beste alde batera begiratzeari utz diezaioten lan istripu hilgarrien pandemiaren aurrean"

"Gutxienez, 14 langile hil dira aurten Euskal Herrian. Aski da!", erantsi du sindikatu abertzaleak.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;