Gizartea -

Etxera bueltako bidaia

Zubieta, Lezama eta aireportuetako sarreretan kontrolak ezarri ditu Ertzaintzak

"Egungo osasun egoeran jendetzarik ez biltzeko, toki horietara ez hurbiltzea" eskatu die Ertzaintzak Realeko eta Athleticeko jarraitzaileei.

Zaleak Donostiako Alde Zaharrean, larunbatean, partidaren aurretik. Argazkia: EFE
Zaleak Donostiako Alde Zaharrean, larunbatean, partidaren aurretik.
Zaleak Donostiako Alde Zaharrean, larunbatean, partidaren aurretik. Argazkia: EFE

E. L. | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Errege Kopako finala Sevillan jokatu ondoren, gauean Athletic eta Reala Euskadira itzuliko dira. "Harreretan jendetza bildu eta osasun araudia urratzea saihesteko", pertsonak eta ibilgailuak Loiuko eta Hondarribiko aireportuetara eta Lezamako eta Zubietako kirol instalazioetara sartzea mugatuko dute Ertzaintzak eta udaltzaingoek.

Horrela, "egungo osasun egoeran jendetzarik ez biltzeko, toki horietara ez hurbiltzea" eskatu die Ertzaintzak bi taldeetako jarraitzaileei.

"Talde irabazlea zein den kontuan hartuz, eta ospakizunik ez izateko, kontrolak areagotuko dituzte toki zehatz horietan", ohartarazi dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Aireportua Athletic Futbola Kirolak Reala Ertzaintza Lezama Errege Kopa Bizkaia Gipuzkoa Zubieta Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Hondarribiko aireportua Koronabirusa Alarma egoera