Gizartea -

Errege Kopa

Eneko Goia: "Ekitaldi xume bat egingo dugu esparru pribatuan, nerriak errespetatuz"

Donostiako alkateak Realak Athleticen aurka Errege Kopan lortutako garaipena eremu pribatuan ospatuko dela adierazi du, segurtasun berme guztiekin.

Eneko Goia, Donostiako alkatea. Irudia: EITB Media.
Eneko Goia, Donostiako alkatea
Eneko Goia, Donostiako alkatea. Irudia: EITB Media.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Radio Euskadin egindako elkarrizketan, Realak Athleticen aurka Errege Kopan lortutako garaipena eremu pribatuan ospatuko dela adierazi du Eneko Goia Donostiako alkateak, xumea izango den ekitaldia, eta segurtasun berme guztiak izango dituena: "Zerbait egingo dugu eremu pribatuan, xumea, eta egoera honetan zaindu behar ditugun neurri guztiekin. Ulertzen dut pasioa handia dela eta inguruabarrak konplikatuak direla, eta desiragarriak ez diren egoerak sortzen direla. Ez da zuhurra guk eragitea".

Alkateak topaketaren ondorioz sortu ziren jendetzak ere aipatu ditu. Bere hitzetan, ez daude "justifikatuta" eta ez daude egoerak eskatzen duen "mailan".

Azken jardunaldietan covid-19aren kasuek izan duten gorakadari buruz galdetuta, datozen egunetan Gipuzkoak 100.000 biztanleko 400 kasuko intzidentzia-tasa gaindituko duela aurreikusi du alkateak. Donostian ere eragina izango duela dio.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Reala Donostia Errege Kopako albisteak Albisteak Gipuzkoa Eneko Goia Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea