Publizitatea
Itxi

2021/04/06

13:29

Gizartea

ITZULIA BASQUE COUNTRY 2021

Itzuliaren bigarren etapak trafiko etenak eragingo ditu gaur Zalla eta Sestao artean

EITB MEDIA

Mozketak BI-636, N-634, N-639, BI-3651, BI-630 eta BI-745 bideetan egingo dira, aurreikusitako ordutegiak baino 20 minutu lehenago.

  • Omar Fraile, Itzulia Basque Country 2021.

    Omar Fraile, Itzulia Basque Country 2021. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Gaur Zalla eta Sestao artean egingo den Itzulia Basque Country 2021 lasterketaren bigarren etapak eragina izango du trafikoan. Mozketak egingo dira BI-636, N-634, N-639, BI-3651, BI-630 eta BI-745 errepideetan, txirrindulariak toki horietatik pasatu baino 20 minutu lehenago.

Kontzentrazioa, sinadura eta taldeen aurkezpena 11:42 eta 12:57 bitartean egingo dira. Irtetzeko deia 13:02an egingo dute, eta benetako irteera 13:37an. Aurreikuspenen arabera, ibilbidea batez beste orduko 42 kilometroko abiaduran eginez gero, 17:18an iritsiko da tropela helmugara; 38 km/h-ko abiaduran eginez gero, berriz, 17:42an.

Etapa horretan, segurtasun- eta laguntza-dispositibo konplexu bat egin beharko dute Ertzaintzako Trafiko Unitateek, Brigada Mugikorrak, Zaintza eta Erreskate Unitateek, bai eta lasterketa igarotzen den udalerrietako ertzain-etxe guztietako agenteek eta udaltzainek ere.

Zirkulazioan izango dituen eraginei eta ordutegiei buruzko informazio eguneratua eskuragarri egongo da web-orri, aplikazio eta Twitterreko kontu ofizialetan, bai eta Eusko Jaurlaritzaren trafikoari buruzko 011 telefono-zenbakian ere. Telefono hori eguneko 24 orduetan egongo da erabilgarri.

EAEko errepide-sarean dauden mezularitza-panel aldakorren bidez emango zaie gidariei trafiko-arazoen eta -murrizketen berri.

Lasterketa etxetik ikusteko deia

Ertzaintzak lasterketaz etxetik gozatzeko deia egin die zaleei, lehentasuna parte-hartzaileen eta ikusleen osasuna zaintzea baita. Antolatzaileek ere bat egin dute mezu horrekin, berriro errepidera ateratzeko unea iritsiko dela azpimarratuz, baina oraingoan "arduraz" jokatu behar dela gaineratu dute.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena