Gizartea -

KORONABIRUSA

Eremu gorriko murrizketen aurkako helegitea aurkeztuko dute ostalariek

100.000 biztanleko 400 kasuko intzidentzia metatua duten udalerrietako tabernen barrualdean ordu-tarte batzuetan soilik eskaini ahal dute zerbitzua: 06:30etik 09:30era eta 13:00etatik 16:30era.

Gasteizko kafetegi baten barrualdea. Artxiboko argazkia: EFE
Gasteizko kafetegi baten barrualdea
Gasteizko kafetegi baten barrualdea. Artxiboko argazkia: EFE

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ostalaritza elkarteek helegitea aurkeztuko dute datozen egunetan EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren aurrean, eremu gorrian dauden udalerrietan taberna barrualdeak ordu-tarte jakin batzuetan soilik irekitzea ahalbidetzen dien dekretuaren aurka; izan ere, 100.000 biztanleko 400 kasuko intzidentzia metatua duten udalerrietako tabernek murriztuta dute barrualdeko zerbitzua: 06:30etik 09:30era eta 13:00etatik 16:30era bakarrik eman ahal dute zerbitzua bertan. 

Hector Sanchez Bizkaiko Ostalaritza Elkarteko gerenteak atzo azaldu zuenez, aste honen amaieran edo datorren astearen hasieran aurkeztuko dute helegitea. Horrela, dekretuak kaltetutako beste sektore batzuek ere bat egitea espero dute; joko-aretoek, kasu.

Hiru lurraldeetako elkarteek salaketa bateratua aurkeztuko dute, barrualdeen ordutegia mugatzeak zentzurik ez duela iritzita.

"Iruditzen zaigu neurri horrek ez duela lortuko Eusko Jaurlaritzak bilatzen duen helburua, eta behar den bezala argudiatuta ez dagoenez, inpugnatu egingo dugu", gaineratu zuen atzo Sanchezek.

Hasiera batean, ostalariek ez diote kautelazko neurririk eskatuko EAEko Justizia Auzitegi Nagusiari.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaiko albisteak Gaurko albisteak Gipuzkoa Araba EAE Gaixotasunak Gizartea bideoak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Osasun albisteak Jatetxeak albisteak gaur Tabernak gaur COVIDaren agerraldiak gaur EAEko Justizia Auzitegi Nagusia