Gizartea -

Zirkulazioa

Itzuliak ostegunetik aurrera trafikoan eragingo dituen gorabeherak

Ostegunean Gasteiz eta Hondarribia artean jokatuko da etapa, ostiralean Hondarribiatik Ondarroara joango da (Donostia igarota), eta larunbatean Ondarroan hasi eta Arraten amaituko da.

Roglic Itzuliaren lehenengo etapan, Bilbon. Argazkia: Efe
Roglic Itzuliaren lehenengo etapan, Bilbon. Argazkia: Efe
Roglic Itzuliaren lehenengo etapan, Bilbon. Argazkia: Efe

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Herriko 2021eko Itzuliaren ibilbideak eragina izango du trafikoan hainbat puntutan, tartean Gasteiz eta Donostia hiriburuetan.

Ostegun honetan Arabako hiriburutik Hondarribira joango da, Gipuzkoako kostara. Irteera 13:30ean izango da, eta trafiko eragozpenak (N-104, GI-627, GI-2632, N-1 eta GI-636 errepideetan bereziki) aurreikusitako ordutegi onena baino 20 minutu lehenago hasiko dira. 42 km/h batez besteko abiadurarekin 17:16an iritsiko dira helmugara, eta 38 km/h batez bestekoarekin, 17:44an.

Hau izango da ibilbidea: Arkauti – Durana – Mendibil – Arroiabe – Uribarri Gamboa – Arlaban – Eskoriatza – Aretxabaleta – Arrasate– Zumarraga – Ormaiztegi – Itsasondo – Legorreta – Ikaztegieta – Alegia – Anoeta – Alkiza – Asteasu – Zizurkil – Aduna – Andoain - Urnieta – Hernani – Astigarraga – Errenteria – Lezo – Jaizkibel – Irun – Hondarribia.

Ostiralean, etapa Hondarribiatik Ondarroara (Bizkaia) joango da, eta bidean Donostiatik igaroko dira. Irteera 13:30ean izango da, eta trafiko eragozpenak ordutegi onena baino 20 minutu lehenago hasiko dira, N-634, BI-638 eta BI-633 errepideetan bereziki. 42 km/h batez besteko abiadurarekin 17:18an iritsiko dira helmugara, eta 38 km/h batez bestekoarekin, 17:42an.

Ibilbidea hau izango da: Hondarribia – Errenteria – Pasaia – Donostia – Añorga – Aginaga – Orio – Zarautz – Zumaia – Itziar – Deba – Mutriku – Saturraran – Puerto Mendexa – Ziortza-Bolibar – Markina-Xemein – Etxebarria – Elgoibar – Mendaro - Ondarroa.

Larunbatean, Ondarroa eta Eibarko Arrate gainaren arteko etapa izango da. Egun horretan apur bat geroago irtengo da etapa, 15:10 aldera, baina 20 minutu lehenago izango dira trafiko eragozpenak, aurreko egunetan bezalaxe (GI-638, N-634, GI-631, GI-627, BI-633 bereziki). 50 km/h batez besteko abiadurarekin 17:24an iritsiko dira helmugara, eta 46 km/h batez bestekoarekin, 17:36an.

Ibilbidea hau izango da: Saturraran – Lastur – Madarixa – Bergara - Soraluze – Barinaga – Markina-Xemein – Puerto Trabakua – Mallabia – Ermua – Eibar - Arrate.

Herritarrek webguneen, aplikazioen eta Twitterreko kontu ofizialen bidez eta trafikoari buruzko informazioa emateko 011 telefono zenbakiaren bidez eskuratu ahal izango dute trafikoaren eraginari eta Itzuliaren ordutegiei buruzko informazio eguneratu guztia. Gainera, gidariei errepide-sarean kokatuta dauden mezu aldakorreko panelen bidez emango zaie trafikoko eraginen eta murrizketen berri. 

COVID-19ari aurre egiteko osasun-egoera dela-eta, "Itzulia Basque Country 2021" berezia izango da, zalerik gabe egingo baita. Ertzaintzak zaleei eskatzen die etxean geratzeko. 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Txirrindularitza Euskal Herriko Itzulia Donostia Bizkaia Gipuzkoa Araba Eibar Euskal Autonomia Erkidegoa Hondarribia Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Ondarroa Albisteak