Gizartea -
Emakumeen kontrako indarkeria
600.000 emakumek tratu txarrak pairatzen dituzte Espainian
Halaber, 840.000 adingabek euren amak jasandako tratu txarrak bertatik bertara pairatu dituzte, Berdintasunerako Estatu Idazkaritzak aurkeztutako inkesta batek jasotzen duenez.
Erredakzioa
Galdekatutako emakumeen % 10,8k, hain zuzen, noizbait indarkeria pairatu duela erantzun du. Espainian 19,7 milioi emakume bizi dira, eta horrek esan nahi du, 2,1 milioik jasan dutela indarkeria matxista.
Hala ere, azken urtean, kasu horien % 7,8k ez du urtean indarkeriarik pairatu, hori dela eta Berdintasunerako Estatu Idazkaritzaren ustez, 1,5 milioi emakumek egoera horretatik ateratzea lortu dute, 2006an inkesta egin zenean jasotako kopurua baino % 85,7 handiagoa da hori.
"Zenbateko hauen arabera, egun 600.000 emakumek pairatzen dituzte tratu txarrak", azaltzen du txostenak.
Haurrei dagokienez, makroinkestaren arabera, 840.000 adingabek bertatik bertara izan dira amak jasandako tratu txarren lekuko, eta horien artean, 517.000k erasoak pairatu dituzte.