Gizartea -

KORONABIRUSA

Bederatzi positibo atzeman dituzte Errenteriako baheketan

Udalak "baliabide gehiago" eskatu dizkio Osakidetzari, zerbitzua herritarren neurrira egokitzeko.

Cribado en Errenteria. Foto: EITB MEDIA.
Cribado en Errenteria
Cribado en Errenteria. Foto: EITB MEDIA.

N. B. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joan den asteartean Errenterian egindako baheketak bederatzi positibo utzi ditu 1.100 PCR proba egin ostean, guztien % 0,8. Aizpea Otaegi alkateak adierazi duenez, osasun agintariek esan diete, positibotasun tasa horri eutsiz gero, baheketaren emaitzak "onak" izango liratekeela.

Ildo horretan, herritarren "parte-hartzea eta pazientzia" eskertu ditu, eta baheketa horren garrantzia azpimarratu du. "Sintomarik ez duten pertsonak identifikatzea eta transmisio-kateak moztea funtsezkoa da intzidentzia-tasa baxua izateko", azpimarratu du.

Errenteriako Udalak eskertu egin du herritarrek baheketan parte hartu izana (astearte honetan hasi zen baheketan), eta Osakidetzari eskatu dio "baliabide gehiago" jar ditzala zerbitzua herritarren neurrira egokitzeko.

Baheketa martxoaren 14tik apirilaren 5era bitartean Zumardiko, Diputazio Plazako eta inguruko tabernetara joan ziren pertsonen artean egiten ari dira. Bi egunetan 6.000 hitzordu baino gehiago izan dira. Osakidetzak dispositiboarekin jarraitzea aurreikusi du, beharrezkoak diren PCR proba guztiak egin arte.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Errenteria Albisteak Zientzia Osasun albisteak Medikuak Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Erizaintza Sendagaiak Txertoak Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Koronabirusa Galdakao-Usansolo Ospitalea Anbulatorioak