Gizartea -

BIZKAIA

Gazte bat hil da Bilbon Ertzaintzarengandik ihesi zihoala itsasadarrera jauzi eginda

Antza denez, ibilgailu batean lapurretan ari zela harrapatu dute, eta ihesari ekin dio. Biktimak 22 urte zituen.

Bilboko itsasadarra. Argazkia: @112_SOSDeiak
Bilboko itsasadarra
Bilboko itsasadarra. Argazkia: @112_SOSDeiak

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

22 urteko gazte bat hil da goizaldean Bilboko itsasadarrean, Ertzaintzarengandik ihesi zihoala uretara jauzi eginda, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i baieztatu dionez.

Ezbeharra 03:45 inguruan gertatu da. San Inazio auzoko Zarandoa etorbidean aparkatuta zegoen ibilgailu batean sartu nahian ezustean harrapatu du patruila batek, eta une horretan ihesean joan da. Bere burua inguratuta ikusi duenean, uretara salto egin du.

Ondoren, mutilaren bila aritu dira suhiltzaileak, ertzainak, udaltzainak eta Gurutze Gorriaren txalupa bat. Hilotza 06:00ak aldera topatu dute San Inazio parean.

Ertzaintzak azaldu duenez, gertakariak jazo diren inguruan aparkatuta zeuden zortzi ibilgailutan indarrez sartu dira lapurretan egiteko, eta motxila bat aurkitu dute hainbat objekturekin. Itsasadarrean itota hil den mutilarena dela uste dute.  

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Itsasadarraren albisteak Bilbo berriak Ertzaintza Euskal hiriburuak Zer gertatu da gaur Bizkaian? EAE albisteak Delituak Gizartea albisteak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Itotzeak Euskadin