Publizitatea
Itxi

2021/04/08

18:41

Gizartea

BIZKAIA

Gazte bat hil da Bilbon Ertzaintzarengandik ihesi zihoala itsasadarrera jauzi eginda

EITB MEDIA

Antza denez, ibilgailu batean lapurretan ari zela harrapatu dute, eta ihesari ekin dio. Biktimak 22 urte zituen.

  • Bilboko itsasadarra

    Bilboko itsasadarra. Argazkia: @112_SOSDeiak

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

22 urteko gazte bat hil da goizaldean Bilboko itsasadarrean, Ertzaintzarengandik ihesi zihoala uretara jauzi eginda, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i baieztatu dionez.

Ezbeharra 03:45 inguruan gertatu da. San Inazio auzoko Zarandoa etorbidean aparkatuta zegoen ibilgailu batean sartu nahian ezustean harrapatu du patruila batek, eta une horretan ihesean joan da. Bere burua inguratuta ikusi duenean, uretara salto egin du.

Ondoren, mutilaren bila aritu dira suhiltzaileak, ertzainak, udaltzainak eta Gurutze Gorriaren txalupa bat. Hilotza 06:00ak aldera topatu dute San Inazio parean.

Ertzaintzak azaldu duenez, gertakariak jazo diren inguruan aparkatuta zeuden zortzi ibilgailutan indarrez sartu dira lapurretan egiteko, eta motxila bat aurkitu dute hainbat objekturekin. Itsasadarrean itota hil den mutilarena dela uste dute.  

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena