Gizartea -

KORONABIRUSA

Txertaketa egutegia beteko dela esan du Sanchezek, AstraZenecarekin ala hura gabe

Gobernuak aurreikuspenei eusten die eta irailaren amaierarako Espainiako populazio ia osoa txertatuta egongo dela uste du.

AstraZeneca txertoa. Argazkia: EFE
AstraZeneca txertoa.
AstraZeneca txertoa. Argazkia: EFE

O.P. |EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuko presidente Perdo Sanchezek  ziurtatu du Espainiarako aurreikusita dagoen txertaketa plangintza “beteko dela, AstraZenecaren dosiak eskura izan ala ez”.

Egunotan Afrikan zehar egiten ari den biran kazetariekin izandako bilkura batean adierazi duenez, AstraZenecaren txertoa 60 eta 69 urte bitartekoei soilik ematearen erabakiek, ez beste ezein erabakik “ez dute aldatuko” gobernuaren plana.

Hori dela eta, presidenteak uste du irailaren amaierarako herritar ia denak txertatuta egongo direla, eta azpimarratu du, helburu hau betetzeko modukoa soilik ez ezik, “oso kontserbadorea” dela.  

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Espainiako Gobernua Pedro Sánchez albisteak Eguneko albisteak Albisteak Txertoak albisteak Koronabirusa Gizartea