Gizartea -

Bi zauritu

Herrizaingo Saila salatzaile izango da Donostiako gertaeraren auzian

Aresek bisita egin dio zauritutako ertzainari. Agentearen egoera egonkorra baina larria da. Donostiako Udalak, bestelde, emakumeen aurkako indarkeria "guztien artean baztertzeko" deia egin du.

Rodolfo Ares, Herrizaingo sailburua. Argazkia: Efe.
Gizon batek tiro egin die bikotekide ohiari eta ertzain bati Donostian

01:29

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rodolfo Ares sailburuak iragarri duenez, Herrizaingo Saila salatzaile izango da Donostiako gertaeraren auzian: gizon batek bikotekidea zauritu du eta eskopeta batekin tiro egin dio ertzain bati, zangoan. Agentearen egoera egonkorra baina larria da. Aresen hitzetan, "legea bere azken muturrera arte aplikatzea" izango da Herrizaingo Sailaren helburua.

Aresek eta Miguel Buen Segurtasun sailburuordea Donostiako Ospitalean izan dira zauritutako ertzainari bisita egiten. Agentea Ixa P.H. da, 29 urtekoa; Gasteizen bizi da eta Ertzaintzaren XXII. promoziokoa da.

Gertaera 02:30ean izan da. Ordu horretan, Herrizaingo sailak emakume baten deia jaso du, 48 urteko bikote ohia etxebizitzan giltzapetuta zegoela esateko. Etxebizitza Loiola auziko Plazaburu kalean zegoen. Gizonak eskopeta bat zuen eta eraikineko bizilagun bati tiro egiteko asmoa agertu omen zuen.

Donostiako Udalaren komunikatua

Donostia hiriko udal-gobernuak (Bildu) gertatutakoa deitoratu du eta zaurituak "ahalik eta lasterren osatzeko" desiatu eta elkartasuna agertu die.

Komunikatu baten bidez, hiriko Exekutiboak salatu egin ditu Loiolako "gertaera larriak" eta jazotakoak emakumeen aurkako indarkeria "estrukturala dela" frogatzen duela gaineratu du, "eta denon artean baztertu behar dugu".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea