Gizartea -

Eguraldia

Astea euria eta neguko giroarekin hasiko da Euskadin

Elurraren eraginez, Opakuako mendatean ibilbitzeko, ibilgailuek beharrezkoa dute kateak erabiltzea. Urduñakoan ere autoek kateak behar dituzte eta gainerako ibilgailuentzako mendatea itxita dago.

Lehenengo elurteak izan dira azken egunotan gurean. Argazkia: EITB
Haizearen ostean, euria eta elurra

01:24

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euria eta giro hotza mintzagai izango ditugu datozen egunotan Euskadin, Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren arabera. Astelehenean denboralea baretuz joango da. Prezipitazioak gutxitu egingo dira eta elur-kota egunean zehar igotzen joango da. Goiz partean 700-800 metroren bueltan egongo da eta azken orduetan 1.000-1.200 metrotik gora kokatuko da. Tenperatura maximoak apurka apurka igotzen joango dira; kostaldean 13º-ren inguruan egongo dira eta barnealdean ez dute 8º-ak gaindituko. Barnealdean izotza egin dezake.

Asteartean eguraldi goibelarekin jarraituko dugu, batez ere eguerdira arte. Euria, ipar isurialdean eta goiz partean egingo du. Arratsaldean hobera egingo du eguraldiak, batez ere hegoaldean. Euria gutxiagotan egingo du. Iparraldeko haizea ibiliko da eta giroa hotz mantenduko da, tenperaturan aldaketa handirik gabe. Elur-kota 1.400-1.500 metrotik gora kokatuko da.

Errepideetan, arreta

igandean izandako elurteak baretu

Herrizaingo Sailak aditzera eman duenez, 21:00etan ez zegoen sare nagusiko mendateetatik ibiltzeko arazorik: Altuben (A-68), Etxegaraten (A-1) eta Barazarren (N-634) normaltasuna da nagusi.

Bigarren mailako errepideetan, aldiz, zuhurtziaz gidatzea gomendatzen dute Herrera, Aiurdin, Bernedo, Barrerilla eta Kutzetan mendate arabarretan eta Urkiolan, Bizkaian.

Jaurlaritzak abisu horia indarrean utzi du EAEn elurteengatik asteleheneko 10:00ak arte eta izozteengatik 09:00ak arte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea