Gizartea -

TRAFIKOA

Pertsona bat hil da Sondikan, moto istripu batean

Ezbeharra Txorierriko igarobidean gertatu da, Erletxera bidean. Gainera, motoan zihoan bigarren pertsona bat zauritu egin da.

Moto istripua Sondikan. Argazkia: @ikersalgadoser1
Moto istripua Sondikan
Moto istripua Sondikan. Argazkia: @ikersalgadoser1

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pertsona bat hil da gaur goizean Sondikan, motoarekin ezbeharra izanda.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, istripua 11:50 aldera gertatu da, Txorierriko igarobidean (N-637 errepidea), Erletxetara bidean.

Antza denez, motoaren gidariak kontrola galdu du. Bi pertsona zihoazen motorrean: bata hil egin da eta bestea zauritu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Gizartea albisteak Trafiko webkamerak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Errepideko istripuen biktimak Txorierriko igarobidea