Gizartea -

KORONABIRUSA

SiPEk Ertzaintzari emandako eta grafenoa duten FFP2 maskarak kentzeko eskatu du

Ertzaintzaren Sindikatu Profesionalak FFP2 eta FFP3 maskaretan grafenoaren erabilerari eta horrek osasunean dituen ondorioei buruzko ikerketa bat eskatu dio Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari.

FFP2 maskarak. Argazkia: EFE
FFP2 maskarak.
FFP2 maskarak. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Polizia-zentroetan banatu diren eta grafenoa duten FFP2 maskara guztiak berehala kentzeko eskatu du Ertzaintzaren Sindikatu Profesionalak (SiPE), horrek kaltea egin dezakeelako biriketan.

Salamancako ospitalean grafenoa duten maskarak kendu dituztela jakin ostean, sindikatuak ikerketa egiteko eskatu dio Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari FFP2 eta FFP3 maskaretan zertarako erabiltzen den eta osasunean nolako ondorioak dituen argitzeko.

CSIF sindikatuak ere grafenoa duten maskara guztiak kentzeko eskatu zion atzo Gaztela eta Leongo Juntari, biriketako arazoak eragin ditzaketelako, Kanadan egindako ikerketa baten arabera.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa Maskarak