Gizartea -
BORTXAKETAGATIK KONDENATUA
Hiru urte eta erdiko zigorra emakume bat bortxatzeagatik Errenterian
Gertaerak onartu dituen gizona bost urte gehiago egongo da zaintzapeko askatasunean, 7.000 euroko kalte ordaina eman beharko dio biktimari eta hurrengo zortzi urteetan ezingo da harengana hurbildu.
O.P. | EITB MEDIA
Gipuzkoako Auzitegiko Lehen Atalak hiru urte eta erdiko espetxe zigorra ezarri dio 2017an Errenterian 18 urteko emakume bat bortxatzeaz akusatutako gizonari.
Gertaerak parranda baten amaieran gertatu ziren, biktima eta hainbat gizon haietako baten gurasoen etxera joan zirenean. Iritsi orduko, emakumea gela batera joan zen atseden hartzera. Erruztatua ukituak egiten hasi zitzaiola ohartu orduko, bakean uzteko esan zion, "lo egitea baino" ez zuela nahi. Emakumeak lo hartu zuela eta alkoholaren eraginpean erreakzionatzeko gaitasunik gabe zegoela aprobetxatu zuen bortxatu eta bere gauzak lapurtzeko.
Fiskaltzak zazpi urteko espetxealdia eskatzen zuen akusatuarentzat, baina, hark gertaerak aitortu dituenez eta biktimari ordaindu beharreko 7.000 euroetatik 3.000 eman dituenez, atzerapen bidegabeen aringarriak aplikatzea onartu dute azkenean.
Zigor hori betetzeaz gain, bost urte gehiago emango ditu zaintzapeko askatasunean, eta ezin izango du biktimarengana hurbildu zortzi urtez.