Gizartea -

Desagerketa

Desagertuta dagoen Portugaleteko gizona bahitu egin dutela uste da

Polizia iturrien arabera, desagerpena bere borondatearen aurkakoa izan da, eta alde batera utzi dute istripua eduki izanaren aukera.

68 urteko Andrés Fernandezen argazkia.
68 urteko Andrés Fernandezen argazkia.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 68 urteko Andrés Fernandez portugaletetarraren desagerpena bere borondatearen aurkakoa izan dela baieztatu du, eta autoarekin istripua eduki izanaren aukera alboratu du bide batez. Gauzak horrela, ikerketa Estatu guztira zabaltzea erabaki dute.

Andrés Fernandez BI-3379 matrikula duen Renault 21beltz batekin desagertu zen abenduaren 3an, azkenengoz Sestaon ikusi zutelarik.

Mugikorreko azken seinalea bertatik jaso ondoren, Cobaron eta Alto Hayako guneak miatu zituzten, baina ez zuten inolako arrastorik aurkitu. Horrez gain, errepide eta gasolindegietan dauden segurtasun kamerak ere ikertu dituzte, kasu honetan ere emaitza berdinekin.

Ez da borondatezkoa izan

Polizia iturrien arabera, desagerpena bere borondatearen aurkakoa izan da, eta alde batera utzi dute istripua eduki izanaren aukera. Horregatik, herritarren laguntza eskatu dute non dagoen jakiteko. Edozein motatako informazioa helarazteko, 672 380 833 zenbakia jarri dute martxan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea