Gizartea -
EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA
52 urteko gizon bat atxilotu dute Bilbon, emakume bati sexu abusuak egitea egotzita
Sexu askatasunaren aurkako delitua leporatu diote. Lan iragarkia zena ikusi ostean, biktimak hitzordua egin zuen ustezko erasotzailearekin Rikardo Arregi kaleko lokal batean.
O. A. | EITB MEDIA
Bilboko Udaltzaingoak 52 urteko gizon bat atxilotu du aste honetan emakume bati sexu abusuak egitea leporatuta, Udaltzaingoak jakitera eman duenez.
Asteartean gertatu zen, Rikardo Arregi kaleko lokal batean. Interneten lan iragarki bat ikusi ostean, biktimak elkarrizketa baterako hitzordua egin zuen ustezko erasotzailearekin.
Atxilotua epailearen esku utzi zuten atzo, iturri berdinen arabera.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea