Publizitatea
Itxi

2021/04/15

13:03

Gizartea

EUSKALTEGIAK

Euskaltegi pribatuetako irakasleen lan baldintzak hobetzeko plana aurkeztu dute

EITB MEDIA

Aurkeztutako egitasmoa lau ikasturterako akordioa da eta gizarte ekimeneko euskaltegietako irakasleen eta udal euskaltegietakoen lan baldintzak parekatuko ditu.

  • Euskaltegi pribatuetako irakasleen lan baldintzak hobetzeko plana aurkeztu dute

    Euskaltegi pribatuetako irakasleen lan baldintzak hobetzeko plana aurkeztu dute. Argazkia: Irekia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak eta gizarte ekimeneko euskaltegien sektoreko ordezkariek euskaltegi pribatuetako finantzazio sistema berria aurkeztu dute. Egitasmoak gizarte ekimeneko euskaltegien irakasleen lan baldintzak hobetzea lehenesten du, udal euskaltegietako irakasleekin dagoen aldea gutxitzeko.

Lau urteko epean % 36 hobetuko da gizarte ekimeneko euskaltegietako irakasleen soldata, eta % 26 jaitsi urteko lanorduen kopurua. Eusko Jaurlaritzak hamar milioi euroko inbertsioa egingo du udal euskaltegietako irakasleen lan baldintzekin parekatzeko.

Lau ikasturterako akordioak bi dirulaguntza deialdi izango ditu: lehenengoa 2021ean bideratuko da 2021-2022 ikasturterako, eta bigarrena 2022an gauzatuko da eta hurrengo hiru ikasturteak (2022-2023, 2023-2024 eta 2024-2025) babestuko ditu.

HABEk bideratuko ditu dirulaguntza horiek, gaur egun egiten duen moduan, eta helburua 2024-2025 ikasturterako finantzazio publikoa % 70era iristea da (gaur egun % 63,3koa da).

Hitzarmenak 1.300 irakasleri eragingo die. Hirutik bi emakumeak dira, % 90 goi tituluduna eta erdiek 50 urte baino gehiago dituzte.

Beste helburuetako bat da helduen euskalduntzean jardutea erakargarriagoa egitea. Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuak azaldu duenez, "helduen euskara irakasle izan nahi dutenei bidea erraztu behar diegu eta gaur egun diharduten irakasleei aitortza ekonomikoa eta soziala eman nahi diegu".

Zupiriaren arabera, garrantzitsua da "helduen euskalduntze sistema egonkortzea eta berpiztea". Lan baldintzak hobetuta profesional gazteak erakartzea espero dute.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena