Publizitatea
Itxi

2021/04/15

23:42

Gizartea

Koronabirusa

Pfizerrek iragarri du litekeena dela hirugarren dosia eman behar izatea

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Bigarren dosia jarri eta urtebetera eman beharko litzateke hirugarrena, Alberto Bourla enpresa farmazeutikoaren kontseilari delegatuak azaldu duenez.

  • Pfizerren txertoa.

    Pfizerren txertoa. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Pfizerrek jakinarazi du litekeena dela bigarren dosia eman eta urtebeteren buruan hirugarren bat jarri behar izatea, covid-19aren aurkako immunizazioa erabatekoa izan dadin.

Hala iragarri du Albert Bourla enpresa farmazeutikoaren kontseilari delegatuak ostegun honetan CNBC telebistan egindako elkarrizketa batean.

Bourlak azpimarratu du "oso garrantzitsua" dela arrisku gehien duten pertsonei txertoa ahalik eta azkarren jartzea, eta ziurtatu du dosi horiek eraginkorrak izango direla kutsakorragoak diren covid-19aren aldaera berriei aurre egiteko.

Pfizerrek otsailaren 26an esan zuen hirugarren dosia emateko aukera ikertuko zuela, koronabirusaren aldaera berrien hedapena dela eta.

Oraingoz ez dute baieztatu txertoaren bidez lortutako immunizazioak zenbat iraungo duen, txertaketa abiatu zenetik denbora gutxi igaro delako.

Duela gutxi, enpresa farmazeutikoak jakinarazi zuen bere txertoak % 91ko eraginkortasuna zuela birusaren aurrean, eta % 95etik gorakoa sintoma larrien aurka. Halaber, lehen dosia hartu eta gero, gutxienez sei hilabeteko immunizazioa lortzen dela zehaztu zuten.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;