Gizartea -

Sutea

Sute batek kalteak eragin ditu Aizarnazabalgo paper lantegi batean

Ez da zauriturik izan eta suhiltzaileek sua kontrolatu dute.

EITB Media | Agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aizarnazabalgo (Gipuzkoa) papergintza enpresa baten biltegian sortutako suteak kalteak eragin ditu eraikinean. Ez da inor zauritu, Gipuzkoako Suhiltzaileek jakitera eman dutenez.

Sutea 08:10ean piztu da, fabrikaren biltegian. Antza denez, kiskalita gelditu den makina batean piztu dira lehen garrak.

Lekukoek adierazi dutenez, inguruan sortu den kea "oso ikusgarria" izan da. Suhiltzaileak bertaratu dira eta sutea kontrolatzea lortu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Suteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Suhiltzaileak