Publizitatea
Itxi

2021/04/16

12:03

Gizartea

EURO2020

Eurokopako partidak ez dira Bilbon jokatuko, hainbat hedabideren arabera

O. A. | EITB MEDIA

UEFAk astelehenean iragarriko ditu Eurokopako partidak hartuko dituzten 12 hiriak eta, hainbat hedabideren arabera, Bilbo ez dago horien artean. UEFAk hitz egin arte itxaroteko eskatu du Jaurlaritzak.

1:5
Astelehenean ezagutuko da erabakia. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia.
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

UEFAk datorren astelehenean jakinaraziko ditu uda honetan jokatuko den Eurokopako partidak hartuko dituzten 12 hirien izenak, eta, hainbat hedabidek zabaldutako informazioaren arabera, Bilbo ez da azkenean Eurokopako egoitza izango. Iturri horien arabera, Sevillak ordezkatuko du Bilbo.

Erroma atzo baieztatu zuen UEFAk. Bilbo, Munich eta Dublin, ordea, baieztatu gabe daude oraindik.

Europako futbolaren erakundeak apirilaren 19ra arteko epea eman zien hiriei partidak publikoarekin egiteko baldintzak betetzen dituztela baieztatzeko, publikoarekin jokatu ezin badira beste egoitza batzuk bilatzeko.

Eusko Jaurlaritzak ez du ez baieztatu ez ezeztatu albistea, eta UEFAk hitz egin arte itxaroteko eskatu du.

ETBko "Egun on Euskadi" saioan egin dioten elkarrizketan, honakoa esan du Bingen Zupiria bozeramaileak: "Albiste hau filtratu duten berberek filtratu zuten aurreko Errege Kopako finalean eta biharkoan publikoa egongo zela La Cartujan. Gero ez zen hori gertatu".

Azaldu duenez, Jaurlaritzak ez du UEFAren berririk. "Nik itxaron egingo nuke UEFAk hitz egin arte; izan ere, bitartean interes desberdinak egon daitezke", azpimarratu du.

Bingen Zupiriaren iritziz, "ahal izanez gero" publikoa egongo da Eurokopan San Mamesen, eta "osasun egoerak baimentzen ez badu; ez".

Zupiriaren hitzetan, partidak ikusleekin jokatzeko baldintza ez da inoiz negoziazioetan egon, eta, beraz, UEFAk egoitza aldatzea erabakiko balu, azalpenak eman beharko lituzke.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena